Astebururako plana, saskibaloia

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 5a, 19:30
Nesken kadete mailako lauko txapelketa ekarriko du herrira Ostadar SKTk asteburu honetan. Euskadi, Nafarroa, Galizia eta Asturias ariko dira nor baino nor gehiago, Maialen Chourraut kiroldegian. Lasarte-Oriako ordezkaririk ere egongo da: Judith Navarro gazteak Euskadirekin lehiatuko du

Aurten hirugarrenez, abenduko bigarren asteburua saskibaloi festa handia bilakatuko da. Ostadar SKTk (Gipuzkoa eta Euskadiko Saskibaloi Federazioen eta Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin) nesken kadete mailako lau selekzio ekarriko ditu Maialen Chourraut kiroldegian lehiatzera: Euskadi, Nafarroa, Asturias eta Galizia. Azpimarratzekoa da Judith Navarro lasarteoriatar gazteak Euskadirekin jokatuko duela lauko txapelketa hau.

Partiden ordutegiak

Honako norgehiagoka hauek ikusi ahalko dituzte herritarrek larunbat eta igande honetan (abenduak 9 eta 10, hurrenez hurren):

LARUNBATA 9

  1. Galizia - Euskadi, 10:00etan
  2. Nafarroa - Asturias, 11:15ean
  3. Euskadi - Asturias, 16:15ean
  4. Galizia - Nafarroa, 18:00etan

IGANDEA 10

  1. Asturias - Galizia, 10:00etan
  2. Euskadi - Nafarroa, 12:00etan