Aurten hirugarrenez, abenduko bigarren asteburua saskibaloi festa handia bilakatuko da. Ostadar SKTk (Gipuzkoa eta Euskadiko Saskibaloi Federazioen eta Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin) nesken kadete mailako lau selekzio ekarriko ditu Maialen Chourraut kiroldegian lehiatzera: Euskadi, Nafarroa, Asturias eta Galizia. Azpimarratzekoa da Judith Navarro lasarteoriatar gazteak Euskadirekin jokatuko duela lauko txapelketa hau.
Partiden ordutegiak
Honako norgehiagoka hauek ikusi ahalko dituzte herritarrek larunbat eta igande honetan (abenduak 9 eta 10, hurrenez hurren):
LARUNBATA 9
- Galizia - Euskadi, 10:00etan
- Nafarroa - Asturias, 11:15ean
- Euskadi - Asturias, 16:15ean
- Galizia - Nafarroa, 18:00etan
IGANDEA 10
- Asturias - Galizia, 10:00etan
- Euskadi - Nafarroa, 12:00etan