Cookiak

Ados Gure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zerbitzuak eskaini, publizitatea erakutsi eta informazio estatistikoa jasotzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien erabilera onartzea dakar.

Asteburu garrantzitsua Babyauto Zarautz taldearentzat
Ohorezko Mailara igotzeko lehiari ekingo dio asteburu honetan Babyauto Zarautz taldeak. Alacanteko La Vilarekin neurtuko ditu indarrak igandean, Astin, 12:00etan. Motorrak berotzeko, Michelinen 12:00etan jokatuko den 18 urtez azpiko Gure Etxea ZRT Beltzak-La Unica norgehiagoka ikusi ahalko da bihar.

Iritsi da zirt edo zart egiteko ordua Ohorezko B mailan ari den Babyauto Zarautzentzat. Liga erregularra amaitu eta mailaz igotzeko kanporaketak jokatzera sailkatu da Phil Huxfordek zuzendutako taldea, hainbat herritar lehian aritu direlarik: Xabier Prieto, Xabier eta Ander Rekondo anaiak, David Vega eta Julen Aristorena, hain zuzen. 

Playoffen lehenengo kaleratze-erronda igandean hasiko da. Talde zarauztarrak Alacanteko La Vila talde indartsua hartuko du Astin. Talde valentziarra kategoriaz igotzeko hautagai nagusia da: liga erregularrean puntu gehien bildu dituena izan da, eta Javi Carrion bezalako jokalariak (Rugby Seven modalitateko Espainiako selekzioan aritzen da) ditu taldean. Horrez gain, hainbat urtez lehiatu izan da estatu-mailako kategoria gorenean, eta bueltatzeko borrokan ari da orain. Erronka polita da talde zarauztarrak aurrean daukana.

Urtero legez, herriko Beltzak presente egongo dira Asti zelaiko harmailetan. Gonbita egiten diete Lasarte-Oriako herritarrei ere animatzera joateko.

Partidua hasi baino lehen, berriki 16 urtez azpiko Euskal Liga irabazi duen Gure Etxea ZRT Beltzak taldeak omenaldia jasoko du.

Bihar, errugbia Michelinen

18 urtez azpiko Gure Etxea ZRT Beltzak taldeak atzeratutako liga norgehiagoka jokatuko du bihar, 12:00etan, Michelingo zelaian. La Unica taldearekin neurtuko ditu indarrak.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
IRAIA ETA ANDER
Zorionak sorgiƱa eta tirillas! Muxu potoloa etxeko guztien partetik!
AZKEN PDFa
1376 ( Apirilak 21 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gil ( Osteguna)
Kale Nagusia 24
Tel: 943 361529
ASTEA
    • Lasa ( Ostirala )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • De Miguel ( Larunbata )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48