Asier Pozo, Gipuzkoako azpitxapeldun erlojuaren kontra

martin-vicioso 2017ko eka. 16a, 11:45

Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako kadeteak bigarren denborarik onena egin du Bergarako erlojupekoan.

Erlojupekoetan ere bikain moldatzen dela frogatu zuen larunbatean Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Asier Pozok. Txapeldun Xabier Isasak baino hamalau segundu gehiago behar izan zituen txirrindulari lasarteoriatarrak sei kilometroko ibilbidea egiteko. Bere adinekoen artean, denborarik onena egin zuen Pozok.

Igandean Oñatin egindako lasterketan, berriz, podiumetik gertu geratu zen, laugarren postua eskuratu baitzuen.