Artolaren aurka ariko da Arteaga II.a gaur, lau t'erdiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 25a, 14:00
Kanporaketa interesgarria gaur Azpeitiako Izarraitz frontoian. Artolak eta Arteaga II.ak neurtuko dituzte indarrak; udan ederki aritu dira biak, eta sasoiko iristen dira kanporaketara

Irabazten duenak lau t'erdiko txapelketan jokatzeko txartela lortuko du. Jaialdia 22:00etan hasiko da; gaueko aurreneko neurketa izango da hori. Hirugarren neurketa ere lau t'erdirako sailkatzeko baliogarria izango da: Victorrek eta Lasok jokatuko dute.

Herriko taldeek ere neurketa garrantzitsuak jokatuko dituzte bihar Michelinen. Gipuzkoako binakako txapelketan murgilduta dabil Intza. 1go mailakoek joan den asteko sentsazio gazi-gozoak utzi nahi dituzte atzean; Tolosako bikotearen aurka ariko dira. 2. mailakoek EPLErekin neurtuko dituzte indarrak. 16:00etan hasiko dira neurketak.