Arteaga II.a, finaletik at soilik bi tantorengatik
Sanferminetako finalaren atarian geratu da lasarteoriatarra, txapelketan maila ona erakutsita. Albisu indartsu baten laguntzaz bigarren partida irabazi zuen, baina tantoen arteko desberdintasunak kalte egin dio. Debuta zuen txapelketa horretan

Partida zirraragarria jokatu eta irabazi ostean, bazirudien Asier Arteagak finalerako txartela eskuratuko zuela. Baina aurreikuspenak ez dira bete; Iribarria-Zabaleta bikoteak 21-22 irabazi dio Olaizola II.ak eta Imazek osatutakoari. Ondorioz, horiek jokatuko dute San Fermin txapelketako finala; 21 tanto behar zituzten Iribarriak eta Zabaletak finalera sailkatzeko. 

Arteaga II.ak eta Albisuk partida lehiatua jokatu zuten  astelehenean, eta San Fermin txapelketako finalera igarotzeko atea ireki zuten. Olaizola II.a eta Ander Imaz garaitu zuten (17-22). 

Bikain aritu zen Lasarte-Oriako aurrelaria, eta ongi lagundu zion atzean Jon Ander Albisuk. Atzelariak eskuinkada indartsuen bidez agindu zuen, eta lau tanto lortu zituen ere pilotakaden bitartez. Arteaga ausart aritu da txapelketan, eta asko parte hartu du. Erremate zorrotzez baliatuz ongi itxi ditu tantoak. 

Partida hasieran lortu zuen bikote garaileak errenta handiena (4-12). Olaizolaren gantxoei esker lortu zuten gorriek gero markagailuan hurbiltzea. 16-19  jarri ziren ere. 

Lehen partidako emaitza irauli zuten modu horretan Arteagak eta Albisuk. Larunbatean Irribarria eta Zabaletaren aurka galdu zuten (19-22), partida gris batean. 7-0 hasi ziren gorriak irabazten, baina Arteagak hasierako urduritasunak gaindituta, partida berdindu zuen, neurri handi batean, Iribarriaren hutsegite nabarmenei esker. Estreinako partida zuen sanferminetan lasarteoriatarrak; nahiz eta akats batzuk egin, ohikoak debuta egiten duen batentzat, maila ona eman zuen aurrelariak.

Ezkurdiak eta Rezustak irabazi zuten San Fermin txapelketa iaz, eta aurten jokatutako partida bakarra irabazi dute. Faboritoak dira finalera sailkatzeko, baita irabazteko ere. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
DANEL
Zorionak gure etxeko Cat Noir txikia! Gure bizitza abentura bihurtu duzu, eta gehiago biziko ditugu! Muxu handi bat! Aitatxo, amatxo eta Luken
AZKEN PDFa
1431 ( Uztailak 27 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
De Miguel ( Asteartea)
Kale Nagusia 32
Tel: 943 371151
ASTEA
    • Lasa ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Osteguna )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Urbistondo ( Astelehena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48