Arteaga II.a, Bengoetxea II.arekin entrenatzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko aza. 25a, 18:45
Igandean lau t'erdiko finala jokatuko du Oinatz Bengoetxea leitzarrak, Jokin Altuna amezketarraren aurka. Egun handia iritsi aurretik gogor entrenatu dute biek. Bengoetxea II.ak Arteaga II.a herritarrarekin batera burutu zuen asteazkeneko lan-saioa.

Oinatz Bengoetxea leitzarra izango da igande honetan Gasteizko Ogeta pilotalekuan (jaialdia 17:00etan hasiko da) lau t'erdiko finala jokatuko duen pilotarietako bat. Jokin Altuna amezketarra izango du arerio.

Aste hauetan zehar gogor entrenatu dute pilotariek, igandeko partidu handira sasoi betean iristeko. Asteazkeneko lan-saioan, Gasteizko Ogetan bertan, Arteaga II.a herritarrak Bengoetxearekin batera entrenatu zuen.

Arteagak berak ere jokatuko du igande honetan, lau t'erdiko partidua bukatu eta gero, Ander Imazekin batera. Elordi eta Ceciliorekin neurtuko dituzte indarrak herritarrak eta oiartzuarrak. Jaialdiko hirugarren neurketa izango da.