Babesle berria kamisetetan (Arin Express enpresa) eta denboraldiko aurreneko hiru puntuak zorroan. Rotetari 2-0 irabazita, ezin hobeto ekin dio ligari Erregional Preferente mailako taldeak. Donostiarrak baino gehiago izan ziren urdin-beltzak, hasi eta buka. Dena den, bigarren zatira arte ez zuten desorekatu markagailua. Hasi eta berehala, Eneko Garcia jokalari fitxatu berriak sartu zuen 1-0ekoa.
Abantaila sendo defendatu zuten gero, eta kontraerasoan bizkor atera. Bukatzeko bost bat minutu faltan sartu zuen Ivan Ruiz kapitainak lasaitasunaren gola. Tolosaren aurka ariko da Ostadar SKT asteburuan.
Arin Express, babesle berria
Ostadar SKTren futbol alorrak bi urtetarako hitzarmena sinatu du Arin Express garraio enpresarekin; 11 talde babestuko ditu. Protagonistak pozik daude akordioarekin.