Apirilaren 8an itxiko dute squash txapelketan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 4a, 18:48
Squash txapelketa sozialaren 30. edizioa prest du Lasarte-Oriako Udaleko kirol zerbitzuak. Izen-emate epea zabalik dago oraindik; apirilaren 8a izango da apuntatzeko azken eguna

Igande honetan bukatuko da Squash txapelketa sozialaren 30. edizioan izena emateko epea. Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Zerbitzuak dena prest du honezkero. Jakinarazi du apirilaren 16an (astelehena) hasiko dela aurtengo txapelketa. Ekainean bukatuko da. Interesa dutenek Maialen Chourraut kiroldegira joan beharko dute, izena ematera. Kiroldegiko bazkide direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte, parte hartu nahi badute. 14 urte eduki beharko dituzte, gutxienez.

Datorren asteko ostegunean, hilak 12, 19:00etan, bilera informatiboa antolatu du Kirol Zerbitzuak. Parte-hartzaileekin elkartuko dira, txapelketaren arau eta oinarrien berri emateko.