Igande honetan bukatuko da Squash txapelketa sozialaren 30. edizioan izena emateko epea. Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Zerbitzuak dena prest du honezkero. Jakinarazi du apirilaren 16an (astelehena) hasiko dela aurtengo txapelketa. Ekainean bukatuko da. Interesa dutenek Maialen Chourraut kiroldegira joan beharko dute, izena ematera. Kiroldegiko bazkide direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte, parte hartu nahi badute. 14 urte eduki beharko dituzte, gutxienez.
Datorren asteko ostegunean, hilak 12, 19:00etan, bilera informatiboa antolatu du Kirol Zerbitzuak. Parte-hartzaileekin elkartuko dira, txapelketaren arau eta oinarrien berri emateko.