Antonio Aroztegia Eguzkik Laskoraini aurre egin dio

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 23a, 13:15
Liderraren aurka jokatu zuen Antonio Aroztegia Eguzkik lehengo asteburuan, Tolosan. Sailkapeneko liderra estualdietan jarri du Eguzkik partidako hainbat momentuta, nahiz eta emaitzak ez islatu. Laskorainek 4-0 irabazi du

Liderraren aurka jokatu zuen Antonio Aroztegia Eguzkik lehengo asteburuan, Tolosan. Sailkapeneko liderra estualdietan jarri du Eguzkik, nahiz eta emaitzak ez islatu. Laskorainek 4-0 irabazi du.

Lehen zatia oso berdindua izan da, intentsitate handikoa. Lasarte-Oriako taldeak aukera handiak izan ditu markagailuan aurreratzeko, baina baloiak ez du sarean sartu nahi izan. Atsedenaldira, husnako berdinketarekin iritsi dira.

Bigarren zatian, Laskorainek presio lerroa igo eta Eguzkik arazoak izan ditu atera iristeko. Laskorainek gainera ongi baliatu ditu Eguzkiren hutsak. Kontrol akats baten ostean, 15. minutuan 1 eta 0ekoa egin du Tolosako taldeak.

Hortik bi minutura 2 eta 0ekoa iritsi da. Jokaldi eztabaidagarri baten ostean izan da, honetan Eguzkiko Josu minduta atera da zelaitik.

Eguzkik ez du amore eman eta gol aukera argia izan du, baina etxeko taldeko atezainak zapuztu du erasoa.

Eguzki arerioaren zelaian zela, kontraeraso batean hirugarrena sartu du Tolosako taldeak.

Azken minutuetan, atezain jokalaria atera du Kaluk zuzendutako taldeak, baina laugarren gola egin du Laskorainek.