Ander Bardaji, Espainiako Kopako partidan erabakigarria

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 7a, 12:00
Ander Bardaji herritarrak Bigarren B mailako Fuenlabrada taldean bere lehen minutuak jokatu zituen Espainiako Errege kopako partidan

Ander Bardaji herritarrak Bigarren B mailako Fuenlabrada taldean jokatuko du denboraldi honetan. Ahulkian egon behar izan du denboraldiko lehen bi partidatan. Asteazkenean, ordea, Espainiako Kopako partidan erabakiorra izan zen Lasarte-Oriako gaztea. Internacional de Madrid taldearen aurkako partida binako berdinketarekin amaitu zen, 0-2 galtzen joan ostean eta Fuenlabrada jokalari bat gutxiagorekin egonda. Penaltietan Bardajiren geldiketari esker txapelketan aurrera egin zuen Fuenlabradak (4-5).

Abuztuan hartu zuen erabakia, aurreko denboraldia Huescan partida bakarra jokatu ostean. Urrian min hartu eta sorbaldan ebakuntzan egin behar izan zioten, eta denboraldi osoa galdu zuen. 2018-2019 denboraldi amaiera arte egongo da Bardaji Madrilgo taldean minutuak pilatzen. "Ilusio handiarekin" hasi da lanean.