Almi Campos, hirugarren Euskadiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 8a, 09:59
Eneko Eizagirrek Espainiako junior txapelketako zuzeneko txartela lortu du; martxoan izango da Madrilen

Judoko Euskadiko junior txapelketa lehiatu dute igandean Hernanin. LOKEko Almi Camposek borrokaz borroka brontzezko domina erdietsi du. 

Poz handiz hartu du ere LOKEko Eneko Eizagirrek Espainiako txapelketarako sailkapen zuzena. Martxoan Madrilen izango du hitzordu garrantzitsua. Bestalde, alebinek Gipuzkoako taldekako txapelketan parte hartu dute. "Lan ederra egin dute, eta judo ona erakutsi dute", adierazi du Gorka Aristegi entrenatzaileak.