Aizpea Arroyo bigarren 1go amateur fasean, pilotekin

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 10a, 14:17
Konpetitzen hasi dira honezkero LOKEren gimnastika erritmiko alorreko kideak. 1go amateur fasea jokatu zuten iragan asteko larunbatean, Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Maila oso txukuna erakutsiz estreinatu dira gimnastak aurten.

Aizpea Arroyo seniorrak bikain ekin dio konpetizio aldiari, bigarren postua lortuta, pilotekin, Senior A kategorian. Garazi Gomez eta Ainara Apezteguia taldekideak ere modalitate eta kategoria berean aritu ziren; 7. eta 11. izan ziren. Guztira 20 gimnastak hartu zuten parte.

Senior B kategorian, bestalde, Alazne Gonzalez gimnastak ordezkatu zuen LOKE. Pilotekin aritu zen baita ere; hamalauk hartu zuten parte guztira, eta herritarra bosgarren izan zen.

Taldekakoan, azkenik, kadeteek eta seniorrek hartu zuten parte. Kadeteek 13. postua lortu zuten; seniorrek berriz, 7.a.