Abuztuaren 6ra arte egongo da itxita Udal Kiroldegia

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 28a, 15:11
Lasarteoriatarrek ezin izango dute Maialen Chourraut Udal Kiroldegia erabili abuztuaren 6ra arte.

Udaleko Kirol Zerbitzuko kideek aditzera eman dutenez, mantentze lanak egin behar dituzte kirol instalazioetan; horregatik erabaki dute bi astez ixtea Udal Kiroldegia. Zehazki, uztailaren 23tik abuztuaren 6ra bitarte, biak barne.