Absolutu mailako Espainiakoan ongi aritu da Nahia Zudaire

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 16a, 10:42
Buruntzaldea IKTko igerilariak absolutu mailako Espainiako igeriketa egokituko txapelketan lehiatu zen pasa den asteburuan

Alebina izan arren, lan txukuna egin du Zudairek igeriketa egokituko Espainiako Txapelketan. Oviedon jokatu zen lehiaketa eta lau frogetan hartu zuen parte. Lehenengo hamarretan sailkatzea lortu zuen 50 metro tximeletan, 400 estiloetan eta 200 estiloetan.

Asteburu honetan, berriz, Leire eta Ainhoa Martinek Espainiako Neguko Txapelketan hartuko dute parte Gijonen. Lehena bost frogetan lehiatuko da: 400 estiloak, 200 bizkar, 200 bular, 400 libreak eta 200 estiloak. Ainhoak, berriz, 200 metro estiloetan hartuko du parte.

Bestalde, larunbat honetan, alebin mailako haurrek Gipuzkoako Federazioko jardunaldietan hartuko dute parte. Buruntzaldea IKTko Eneko Elizasu, Nora Imaz eta Unai G. Somovilla izan dira deituak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan egingo dituzten entrenamenduetara.