28 domina Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 2a, 11:30
Buruntzaldea IKTk poltsikoa bete domina itzuli zen Irunen jokatu zuten infantil, junior eta senior mailako Gipuzkoako Neguko txapelketatik

Sekulako marka lortu du Buruntzaldea IKTk. Asteburuan Irunen jokatu zuten infantil, junior eta senior mailako Gipuzkoako Neguko txapelketa, eta poltsikoa bete domina itzuli ziren herrira. Urrezko hogei, zilarrezko sei eta brontzezko bi eskuratu zituzten denera. Horrez gainera, taldeko bederatzi errekor berri eta 39 marka pertsonal ondu zituzten.