170 herritar izango dira Behobiako irteeran

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 9a, 17:00
Igandean jokatuko dute Behobia-Donostia herri lasterketa jendetsua; askorentzat urteko helburua da. 40 emakumek eta 129 gizonek izena eman dute. Guztira 30.000 korrikalari baino gehiago izango dira, hiribururainoko hogei kilometroak betetzeko

Urteroko hitzordua da korrikalari askorentzat, entrenamendu guztien emaitza erakusteko lasterketa. Igandean jokatuko dute herriko 169 korrikalarik Behobia-Donostia. 40 emakume eta 129 gizonek parte hartuko dute. Hain zuzen, Fortuna antolatzaileak jarritako epe ertainera begirako helburua honakoa da: 2025. urtean emakumeek lasterkarien erdia osatzea. 
Aulki gurpildunak 09:45ean hasiko dira, eta rollerrak bost minutu geroago. Korrikalariak 10:15etik aurrera aterako dira taldeka; azkenekoa 11:39ean aterako da.