Ekainaren 4ean hasi eta 8ra bitarte izango dute futbolean aritzeko aukera, baina kategoriaka banatu dituzte kirol saioak.
Alebinek ekainaren 4ean eta 6an izango dute saioa, arratsaldeko 18:30etik 19:30era. Kadeteek, berriz, ekainaren 5ean eta 7an entrenatuko dute, 18:30etik 19:30era. Infantilentzat ere izango da aukera. Horientzako saioak ekainaren 4ean eta 6an izango dira, 19:30etik 20:30era, eta infantil neskak ekainaren 8an arituko dira futbolean 18:30etik 19:30era. Jubenilek ere ordu berean entrenatuko dute, baina ekainaren 5ean eta 7an.
Erregionalak
Erregionalentzako ere aurreikusi dituzte futbol saioak. Emakumeak ekainaren 4ean eta 6an entrenatuko dira, iluntzeko 20:30etik 21:30era. Gizonezkoentzat, ordea, ekainaren 5ean eta 7an izango dira saioak, emakumezkoen ordutegi berean.