Kalekumeoi natura irakur-tzen ahaztu zaigu. Baina gaur komunikazio bat izan dut Leizaranen paseatzen nabilela. Katagorri bat gurutzatu zait bidean. Ez da gauza handia baina, bai politta!

Kalekumeoi natura irakurtzen ahaztu zaigu. Baina gaur komunikazio bat izan dut Leizaranen paseatzen nabilela. Katagorri bat gurutzatu zait bidean. Ez da gauza handia baina, bai politta! 
Begira jarri natzaio eta…. begira geratu zait. Bixi-bixi mugitu da. Bere belarritxoak tente, isats gorrizta elegantearekin. Berriz begiratu nau, eta arin baino arinago igo da enborrean gora. Begi bistatik galdu dudan arte. Momentu zoragarria izan da! 
Pentsamendu bat sortarazi dit: Kattagorria izan nahi dut. Bizitza bixi-bixi bizi. Aktibo izan, emozio asko sentitzeko.  Kattagorriak udazkenean egiten duena egin. Ezkurrak, gaztainak, intxaurrak, usteldutako enborrean gorde. Biltegia ongi hornitu, hotz egiten duenerako.
Berdin egin nahi dut bizitzan zehar sentitutako emozioekin. Nire enborrean gorde. Hortxe eztarritik behera bular aldean. Kontutan eduki zerbaitek hunkitzen gaituenean eskua nora botatzen dugun. Bai hortxe. Zulotxo batean, kabi goxo batean bezala, ezkurrak, gaztainak eta intxaurrak bailira, emozio eta oroitzapen asko gorde nahi ditut hotz egiten duenean erabiltzeko eta orekarik ez galtzeko. Kattagorriak bezala.