Ezin bestekoa zait, Gure Esku Dago ekimenaren lan taldeko kide izanik, Lasarteoriatarroi eskerrak eta zorion beroenak ematea. Eskerrak ere, Ekainaren 8an giza katean egon ahal ezin izan zenuten, baina azken hilabete hauetan gure lana ahalbidera-tzen eta errazten lagundu diguzuenoi.

Egia da bai azken sei hilabeteotan eginiko lanak bere fruitua ongi eman duela. Aspaldian herri honek lokatzetan galduak zituen emozioak loratzen ikusi ditu, sentimenduak azaleratzen; itxaropena, harrotasuna, indarra, gogoa, ilusioa,…ZORIONAK benetan.

Nazio artean ere jarraipena izan zuen mobilizazio historikoa izan zen, Euskal Herriko mugetatik at izan genuen oihartzuna, eta honelako herri txiki batentzat bada zerbait. Bagenekien aldekoak eta kontrakoak izango genituela, jakina zen. Baina jakin ere bagenekien, lehenengo saiakeran denak tren bera hartzea ezinezkoa litzatekeela. Aniztasuna, desberdinen arteko batuketa eta kolore nahasketa nahi genuen eta baita lortu ere. Estatu espainiarreko hirugarren eta laugarren indar politikoek eman ziguten beroien atxikimendua, pozteko moduko keinua da, baina ez ezin bestekoa. Beti esan baitugu ekimen prepolitikoa dela hau, eta horrela jarrai dezan nahi dugu, hasiera hasieratik horrela aurkeztu baikenuen.

Ekimen hau, tresna bat besterik ez da, erabakitzeko eskubidea lortzeko tresna soila. Non herritarrok dugun hitza, non herritarrok gera protagonista, parte-hartzaile eta elementu aktibo. Eta guk, herritarrok, Elkarrekin Etorkizuna Erabakitzea soilik eskatzen dugu. Agian, utzikeria zantzuak nabaritu izan dituzue azken hamabost egunotan, baina ez da horrela, lanean dihardugu  gerora begira. Nola utzi Ekainaren 8ko herritarron erantzuna alde batera? Honek badu jarraipena.

Ez ahaztu hau ez dela bukatu, hasi besterik ez da egin, beraz, laster izango duzue gure berri. Adi egon !!!