Kaxkamalo, Txantxoak, Hartza... Euskal Inauterien pertsonaien gida
Gutxi falta da. Euskal Inatueriak ate joka daude. Orain bi urte Lasarte-Oriako hainbat eragile batu ziren, ospakizunari beste ikuspegi bat eman asmoz. Lan askoren ondoren, ideia batzuk ordenatu eta pertsonaia batzuk azaleratu dituzte.

Oraingo erronka dute islatutako istorioa ezagutaraztea, herritarrek barneratu dezaten zergatik diren modu horretan Lasarte-Oriako inauteriak.
Mitoak eta erritoak nahasten dira inauterien antzezlanean. Istorioa ez da beti agerikoa, sinbolismoak indar handia duelako. Mitoa errealitatearen azalpen ez arrazionala ematen saiatzen den alegiazko narrazioa da. Eta erritoa, aldiz, mitoaren irudikatze fisikoa. Festaren antolatzaileak euskal inauteri tradizionalen mitoetan murgildu dira, antzinako ospakizun horren esanahi sinbolikoen bila. Agerikoa da inatuerien esanahia: izaera garbitzailea du, hau da, gaitz eta kalamitateak uxatzeko erritoak izan daitezke. Izaera hori da, hain zuzen ere, Lasarte-Oria eta Zubietako Euskal Inauterien abiapuntua.

Inauteriak sortu ziren garaian ez zegoen ezagutza zientifikorik, eta, horrenbestez, edozer gauzari heltzen zioten gaitzak saihesteko. Horrela sortu ziren erritu asko eta asko. Lasarte-Orian itunarekin antzeztuko da horietako bat; kaosa eta gaitzak sortu ditzaketen elementuekin itun bat egingo dute herriko ordezkariek, janariaren eta diruaren truke hitzeman dezaten aurrerantzean kalte gehiagorik ez egitea. 

Ituna betetzeko, puska bila aterako dira herritarrak. Alegia, janaria eta dirua biltzeko lanean hasiko dira. Inauteri askotan baserriz baserri joaten ziren eskean, mozorroturik. 

Horrela, otsailaren 3an alkateak bere jantzi dotoreena prestatuko du, eta herriko mugara abiatuko da. Herriko mugan bilkura inportantea du zain. Hitzarmena adostu ezean, kalamidade latzenek astinduko dute herria. Bilkura horren arabera, urte oparoa edo urte gorria izango da. 
Jarraian, festan azaltzen diren pertsonaia eta elementuen esanahi sinbolikoen zerrenda eskainiko du txintxarri-k, Euskal Inauterien lantaldearekin bildu ondoren. Horrela, datorren otsailak 3an edonork ulertu ahalko du ikusi eta entzungo duen guztia. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, ekaianren 25an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • Ostadar Futbol Eskola
    Datorren urterako Ostadarreko futbol eskolan parte hartzeko izena-emateko epea irekita izango da ekainak 11tik 22ra bitartean, arratsaldeko 18:00tik 20:00ra, Klubeko bulegoan. 2008-2009-2010 urteko neska mutilak, edonor apuntatu daiteke Lasarte-Oriakoa izan da. Kirol arroparentzako taila hartuko da
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
ARAY
Zorionak txapelduna zure 7. urtebetetzean, zure familiaren partez! Asko maite zaitugu. Paaaa!
AZKEN PDFa
1426 ( Ekainak 15 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Asteazkena)
IƱigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48