Pablo Barrio: "Herritarrek nahi badute, dena da posible"
Kataluniako galdeketan egon da Barrio asteburuan, nazioarteko behatzaile gisa. Bertatik bertara ikusi du erreferendumak piztutako itxaropena: "Mugarri bat izan da"

Udalbiltzak Kataluniara bidalitako ordezkaritzaren parte izan da Pablo Barrio, Lasarte-Oriako EH Bilduko zinegotzia. Calella eta Arenys de Munt udalerrietako bozkalekuetan izan da, Kataluniako erreferenduma ikuskatzen. 

Zer giro zegoen zu izan zinen hauteslekuetan? 

Beste lekuetan bezala, gu iritsi girenerako, 08:00etarako, jende asko zegoen bertan, lekua babesten. Hango udal ordezkariek jaso gintuzten, eta bozkalekura ilaran sartu ginen; jendea bazterreratu egin zen gu pasatzen uzteko. Txaloka eta oihuka hasi ziren, eta Tourrean  txirrindulariak bezala pasa ginen. Oso hunkituta zegoen jendea. Une ikaragarria izan zen. Adin eta mota guztietako jendea zegoen. 

Istiluak egon al ziren zu izandako lekuetan? 

Ez. Kalez jantzitako poliziak zeudela esan zuten, baina gero ez zen ezer gertatu. Calellan ostatu hartua zuen Poliziaren konpainia batek, eta istiluak izan ziren hotelaren aurrean. Lasai zegoen egoera, baina denak adi zeuden, edozein unetan gerta zitekeenaz jakitun. 

Irudietan ongi ikusi zen Poliziaren jazarpena. Horrek giroa aldatu al zuen? 

Polizia ez zen etorri gurera, eta horrelako irudiak ez genituen ikusi. Egun handia izan zen katalanentzat, eta hunkituta zeuden. Festa giroa zegoen, nolabait. Adineko bi emakume entzun nituen hizketan: "Ez nuen bozkatzeko asmorik, baina gertatutakoa ikusita, bozkatu egin behar da. Eta bai bozkatu behar da". Frankismoan ezagutu zutena errepikatu zen igandean. Lasai zeuden, baina erantzuteko prest. Polizia etorriko zen beldur, segituan jarri zituzten traktoreak bozkalekuaren atarian. 

Estatuaren esku hartzea saihestu, eta azkenean lortu dute erreferenduma egitea. Ongi antolatu beharra dago hori egiteko. 

Ardurak oso ondo banatuta zituzten, bazekiten nola jokatu egoera jakin batzuen aurrean. Eskolak gau osoan irekitzeko egitarauak prestatu zituzten: zumba ikastaroak, paella jateak, kaleak moztu zituzten obren aitzakiarekin... Milaka hautetsontzi izango zituzten, baina Guardia Zibilak ez zuen bat bera ere antzeman. Pentsa zer nolako antolakuntza eduki behar den. Azkeneko xehetasuneraino aurreikusita zuten dena. 

Iruzur salaketak egon ziren. Espainiako telebista kate bateko kazetari batek erakutsi zuen nola bozkatu zuen bi aldiz. 

Halako egoerak izango ziren. Horrelako egoeran gauzak ezin dira perfektu egin. Hain zuzen, hori da Estatuak bilatu duena. Baina beste milaka pertsonari ere galarazi zieten bozkatzera joatea. Errolda unibertsala egin zuten, eta sistema informatikoa blokeatu zietenean eskuz hartu zituzten datuak. Egoera zein zen ikusita, ustezko irregulartasunen inguruan ez da egon eztabaida handirik. 

Egoera ikusita, emaitzak arrakastatsuak direla esan daiteke.  

Oso arrakastatsuak. Jendeak ez zekien aukera izango ote zuen bozka emateko. Bozkatu nahi baina ezin izan zutenak ezugutu genituen. Arriskuagatik eta beldurragatik asko etxean geratu ziren. 

Udalbiltzako hautetsiek aterako zenituzten irakaspen asko Kataluniako erreferendumetik.   

Zalantzarik ez dago. Irakaspena guztiontzat da: dena da posible jendeak hala nahi badu. Horretan sinetsi behar dugu. Nahi izateaz gainera, dena ongi antolatua egon behar du. Igandekoa posible izan zen hautetsontziak ongi ezkutatu zituztelako, eszenatoki posible guztiak aureikusi zituztelako, horien aurrean nola jokatu behar zuten bazekitelako,  ardurak ondo banatu zituztelako... Kataluniakoa ez da ustelkeria ezkutatzeko gobernuen estrategia bat. Ezta inondik ere. Katalunian herria mugitu da, eta mugimendu horren atzetik politikariak joan dira derrigortuta. Posible da, sinesten badugu eta herria atzean badago. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, otsailaren 26an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • Galizia eta Portugalera bidaia
    Biyak Bat elkarteak bidaia antolatu du Galizia eta Portugaleko iparraldera, maiatzaren 27tik ekainaren 5ra. Elkarteko bazkideek 530 euro ordaindu behar dituzte; bazkideak ez direnek, berriz, 580 euro. Izena ematea elkarteko bulegoan egin behar da astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
LAIA ETA ENARA
Zorionak pottokak, bigarren urtebetetzean, familia guztiaren partetik.
AZKEN PDFa
1411 ( Otsailak 16 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Osteguna)
IƱigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48