Rosa Tejado eta Patricia Sanchez: "Guztion ideiak batuta, mozorro originala osatu genuen iaz"
Ospakizunak, ikuskizunak eta jaiak gaiari helduta, Donostiako udako giroa ekarri zuen iragan urtean Lasarte-Oriako familia batek. Originaltasunari esker, mozorro lehiaketa irabazi zuten

Ate joka dira Inauteriak, eta urteroko mozorro festak ez du hutsik egingo aurten ere. Trapu zaharrak bilatu, eskulan saio pare bat egin eta apain-apain irtengo dira herritarrak festara. Horrela egin asmo dute, aurten ere, Patricia Sanchezek (Lasarte-oria, 1972), Rosa Tejadok (Lasarte-Oria, 1967) eta Jon Tejadok (Lasarte-Oria, 2006). Ez dakite mozorro onenaren saria eskuratuko ote duten. Iaz halaxe egin zuten. Izan ere, oraindik ez dute mozorrorik prestatu. Baina ideia bat baino gehiago dauzkate buruan bueltaka, eta ziur garaile izateko saiakera egingo dutela aurten ere. Mozorro garailea nola prestatu  zuten kontatu diote  Txinxtarri-ri.

Nola bururatu zitzaizuen Donostiako gaia inauterietara ekartzea? 
Rosa Tejado: Guztion artean erabaki genuen. Ideia atera zen, eta hortik, ideia berriak gehitzen joan ginen. Partaide guztien ideiak elkartuta, mozorro originala osatu genuen.
Patricia Sanchez: Taldetxo bat osatzean, bakoitzari ideia asko sortzen zaizkio, eta horrela osatu genuen gure lehengo urteko mozorroa. Ideia oso politak ateratzen dira denen artean eginda.

Oso mozorro originala jantzi zenituzten. Nola prestatu zenituzten? 
P.S.: Etxean egin genituen mozorro guztiak. Rosaren etxean elkartzen ginen, eta bertan prestatu genuen guztia: batek Juantxo tabernako papera inprimatu, beste batek polispana erabiliaz Kontxako barandilla egin zuen, izozkiak ere egiten aritu ginen, eta baita su-festak irudikatzen ere.
Gustura arituko zarete mozorroak prestatzen, noski. 
R.T.: Oso gustura aritzen gara, bai. Inauteriak prestatzea aitzakia ederra da familian elkartu eta elkarrekin mozorro jaia bizitzeko. Etorkizunean bizitako une hauek gogora ekartzea polita izango da; beti gogoratuko ditugu prestatzen eta egunean bertan bizitako momentu politak.
Familian, gainera, artista handiak ditugu, eta denok uztartuta gauza politak egitea lortu genuen.

Donostiako uda giroa irudikatu zenuten. 
P.S.: Bai, hori da. Donostiako Aste Nagusia hartu genuen abiapuntu gisa, eta hori irudikatzeko prestatu genituen gure mozorroak. 
Zer ikus daiteke Donostiako Aste Nagusian? 
R.T.: Guk, batez ere, ezagunak diren ekitaldiak ekarri genituen Lasarte-Oriara: su-festa, izozkiak janez horiek ikustera joaten den jendea, Donostiako  emakume apainak, Euskal Irrati Telebistako kazetaria, besteak beste.

Baina pertsonaia horiek guztiak ez zenituzten hasiera hasieratik finkatuak.
P.S.: Taldera jendea gehitzen joan ahala prestatzen genituen mozorro berriak.
Hasiera batean, Kontxako barandillak eta emakume apainek osatu behar zuten mozorroa, baina jendea gehitzen zihoan heinean sartu genituen mozorro  gehiago. Pixkanaka osatzen joan ginen.

Adin askotariko senitartekoek osatzen duzue taldetxoa. Ziurtatuta al dago taldean erreleboa?
R.J.: Bai, noski. 11 edo hamabi senitartekok osatzen dugu taldea, adin askotarikoak. 
Espero zenuten saririk?
P.S.: Nik bai. Kalera irten eta jendearen erreakzioak ikusi eta entzun ostean, irabazi genezakeela pentsatu nuen. Jende askok adierazi zigun oso mozorro ona zela, eta irabazteko aukerak ikusten hasi ginen. Oso ondo pasa genuen.

Lanbideak dira aurtengo gaia. Prest al duzue jada?
P.S.:Oraindik ez dugu ezer zehaztuta. Zerbait pentsatu dugu, baina oraindik ez dugu familian hitz egin. 
R.T.: Hasiera batean kanpora joatekoak ginen, baina eguraldi txarragatik herrian geratuko gara, eta beraz, azken uneko mozorroa izango da aurtengoa.
P.S.: Giro polita sortu da azken urteetan, Lasarte-Oriako  inauteri asteburuan. Oso polita da herrian bildu eta herriko inauteria bizitzea. 

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, ekaianren 25an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • Ostadar Futbol Eskola
    Datorren urterako Ostadarreko futbol eskolan parte hartzeko izena-emateko epea irekita izango da ekainak 11tik 22ra bitartean, arratsaldeko 18:00tik 20:00ra, Klubeko bulegoan. 2008-2009-2010 urteko neska mutilak, edonor apuntatu daiteke Lasarte-Oriakoa izan da. Kirol arroparentzako taila hartuko da
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
ARAY
Zorionak txapelduna zure 7. urtebetetzean, zure familiaren partez! Asko maite zaitugu. Paaaa!
AZKEN PDFa
1426 ( Ekainak 15 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Asteazkena)
IƱigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48