Bernat Solsona: "Emakumearen ahalduntzea adierazten du nire obrak"
Bernat Solsonaren 'Wild' muralak irabazi du Guztion Lasarte-Oria 2017-ko lehenbiziko saria. Goikale 1eko pasabidean dago ikusgai. Bartzelonako ilustratzailea elkarrizketatu dugu murala eta bere lanari buruz gehiago ezagutzeko

Lasarte-Oriako puntu beltzak duintzeko helburuarekin eta berdintasuna gaitzat hartuta, 24 artistaren 39 zirriborro aurkeztu ziren herriko bost pasabide apaintzeko. Horien artean, Bernat Solsona bartzelonarrak lortu du Guztion Lasarte-Oria 2017 saria.  

Lehiaketara aurkeztutako Wild muralean zer adierazi nahi izan duzu?

Lehiaketan genero berdintasuna lantzeko eskatu zuten, eta nire muralean emakumearen ahal-
duntzea kontzeptua landu nahi izan dut. Basatia den emakume bat marraztu dut (Wild hitzak basatia esan nahi du ingelesez), animalien gaienetik irudikatuta, horiek menperatzen dituenaren erakusle. Hori da nire mezua.

Herriko pasabideak atseginagoak egitea eta jarduera ekonomikoa eta soziala indartzea izan da ekimenaren helburua. Zer iritzi duzu horrelako proiektuen inguruan?  

Aurtengo eta aurreko urteetako muralak ikusteko aukera izan dut, eta esango nuke Lasarte-Oria margolanetan oso bizia den herria dela. Oso interesgarria da mota horietako ekimen artistikoen alde egitea, bai instituzionalki eta baita herritarren aldetik.Onuragarria izaten da guztiontzat. 

Tamaina handiko horrelako margolanak egin ohi dituzu? 

Egin dudan obra handiena da Wild murala. Normalean txikiagoak diren proiektuak egiten ditut enkarguz eta nire kabuz. Editorialekin eta bestelako enpresekin lan egitean tamaina txikiagoko priektuak eskatzen dizkidate.

Diseinatzailea, ilustratzailea, artista... Nola definitzen duzu zure burua? 

Ilustratzaile gisa aurkezten dut neure burua. Diseinua ikasi nuen, baina lan gehiago izaten dut ilustrazioan eta erosoago sentitzen naiz  horrela, nahiz eta diseinu proiektuak ere jasotzen ditudan. 

Zer diozu proiektuan aurkeztu diren beste margolanen inguruan?

Oso lan erakargarriak eta anitzak iruditu zaizkit denak, eta estilo bakoitza desberdina denez, uste dut pertsonalitate handia trans-
mititzen dutela.

Zure margolanetan murgilduta, nola deskribatzen duzu zure lana?

Eskaeraren araberakoa izaten da batzuetan. Argitaletxe batekin egiten dut lan, eta horrelakoetan ez dira oso obra pertsonalak izaten, mezua eta estiloa beraiek emandakoa izaten baita. Publizitate munduan ere ibili izan naiz lanean eta horrelakoetan ilustrazio bizidunak eskatzen dizkidate maiz bideoetan txertatzeko. Banakako erakus-
ketak eta taldekoak ere egin izan ditut; ilustratzaile talde baten emaitza grafikoa eskatzen dute galeria batzuk. Beste batzuetan, zuzeneko emanaldiak egin ditut marka ezagunentzat.

Zein profil dute zure bezeroek?

Denetarik izan dut, proiektu bakoitzean lan egiteko modua desberdina da, bezeroarekin dudan harremana ere aldatzen delako; enpresa handien eta partikularren eskariak jasotzen ditut, eta malgutasun desberdina eskatzen du bezero bakoitzak.

 

Lasarte-Orian zure obra bat dugu ikusgai. Zein beste tokietan dauzkazu erakusketak?

Bartzelonan, Madrilen eta Londresen. Hala ere, hiru hiri horietan galeria itxietan izan dira erakusketak, Lasarte-Oriakoa da publikoki eta eskala handian egin dudan lehenengoa.

Zein da zure hurrengo erronka artistikoa?

Ilusioz betetzen nauen proiektu batean murgiltzear naiz. Haurrentzako liburuxka baten formatua izango du, baina komiki eta album baten arteko zerbait izango da. Editorial berezi eta berritzaile batekin egindako kolaborazio bat izango da.

Zure sorkuntzei begira, konturatu gara kolore patroi bera jarraitzen duzula obra guztietan.

Gutxinaka urteen poderioz lortu dudan garapen baten ondorio da. Hasiera batean ez nuen horren maiz egiten, baina orain obraren parte oso garrantzitsu bat da koloreen errepikapena. Kolore lauak erabiltzen ditut, gehienez bost kolore desberdin, eta horien arteko kontrasteaz baliatzen naiz obraren mezua indartzeko.

Zer da Noland?

Bartzelonako Miscelanea galerian egin nuen erakusketa batean sortutako kontzeptua da. Noland edo ez-lurraldea kontzeptuak nomada den tribu imajinario baten istorioa kontatzeko sortu nuen.

 

Lasarte-Oriako murala ezaugarri horietako lehenbizikoa izan arren, etorkizunean horrelako proiektuetan murgiltzeko asmoa duzu?

Asko gozatu dudan esperientzia izan da. Normalean eskala txikiagoko margolanak egiten ditut, eta esango nuke esperi-
mentu hau ondo atera zaidala. Gerora horrelako lan gehiago egiteko aukera izatea espero dut.

 

Nolakoa izan da lasarteoriatarren erantzuna zure obrarekiko? Eta margotze lan prozesuan?

Bikaina. Asbetez egon nintzen Goikaleko pasabidean lanean nire ilustrazioarekin, eta bertatik pasatzen zen jendeak animo asko eman zizkidan. Interesa agertzen zuten herritarrek, eta lanaren inguruan galdetzen zidaten. Pena  bakarra da ezingo dudala bisitatu obra nahi adina aldiz distantziagatik, baina Lasarte-Oriako herritarrek gozatu dezatela espero dut. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol-ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urriaren 30ean, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • 1965ean jaiotakoen afaria
    Urriaren 21an 1965ean jaiotakoen afaria egingo dute, Txartel Txoko jatetxean. 45 euroko menua egongo da. Ingresoa egiteko, Laboral Kutxako kontu korrontea erabili: IBAN ES75 3035 0036 120361138060. Ana (696 55 29 25)
  • Ostiraletan egin ahal izango dira sexu kontsultak, Gaztelekuan
    Sexu informazioa, eta aholkularitza bulegoan kontsultak egiteko eguna aldatu da. Hemendik aurrera, ostiraletan izango dute kontsultak egitera joateko aukera herriko gazteek, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako ordutegian.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
AMETS ETA ARHANE
Zorionak brujis!!! Txokolatezko muxuak familia guztiaren partetik. Asko maite zaituztegu.
AZKEN PDFa
1395 ( Urriak 6 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Asteartea)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Asteazkena )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48