Zurezko piezen erakusketa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 16a, 11:00
Zurmailuk egurrezko lanen erakusketa jarri du Antonio Mercero aretoan. Irekiera ekitaldian, Martin Grijalbo zendutako elkarteko kidea omendu dute

Urtero moduan, Zurmailuk egurrezko lanen erakusketa jarri du Antonio Mercero aretoan. Urte osoan egindako piezak ikusi ahal izango dituzte lasarteoriatarrek. Igande honetan itxiko dute erakusteka, beraz, bisitatzeko hiru egun besterik ez dira geratzen. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara dago irekita, eta asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Martin Grijalbo zendutako elkarteko kidea omendu dute.