Zozketa eguna TXINTXARRI-n

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 14:20

Txintxarri aldizkariak bere bezeroak eta Ttakun Kultur Elkarteko bazkideak saritzeko Errigorako bi saski zozketatu ditu.

Txintxarri aldizkariak bere bezeroak eta Ttakun Kultur Elkarteko bazkideak saritzeko Errigorako bi saski zozketatu ditu. Maite Estetikari egokitu zaio 100 bezeroen artean oparia. "Ezustean" eta "pozik" hartu dute albistea Maite Arroyo, Maria Ugidos (irudia) eta Ainhoa Santiago langileek. Gainera, bezero berezia da Maite Estetika. Txintxarri-ren sorreratik jarri du publizitatea. "Ez da soilik negozioa sustatzeko. Euskararen aldeko apostua egin genuen, herrian euskarazko aldizkari bat egon behar duelako", esan du Arroyok. 

Bazkideen artean zozketutako otarra, berriz, Berta Egitegi herritarrari egokitu zaio. Honek ere berria "poz-pozik" hartu duela aitortu digu. Ttakun Kultur Elkartearen sorreratik da bazkide, eta euskara eta kultura sustatzeko lanari eutsi behar zaiola azaldu du.