Gaueko iluntasunaren jaunak gure herriko kale eta bazterrak zonbiez beteko ditu aurten ere. Ezagutzen dute lasarteoriatarrek Survival Zombie jokoa: 1.100 pertsonak parte hartu zuten iaz.
Berrikuntzak dakartza bigarren edizioak: sei ordu iraungo ditu (23:00etatik 05:00etara), eta Loidibarren pilotalekuan jarriko dute informazio eta makillaje gunea.