Zonbien elkargune bilakatuko da Lasarte-Oria azaroaren 18an

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 10a, 18:17
Euskadiko lehen 'Survival Zombie' gaua egingo da, eta herritarrek, bertan parte hartzeko aukera izango dute. Sarrerak salgai dira jada

Lasarte-Oriako zombiek herriko kaleak hartuko dituzte datorren hilabetean. Azaroaren 18an, euskadiko lehenengo 'Survival Zombie' ekitaldia egingo da.

Lasarte-Oriatarrek zombi izan, eta ekitaldian parte hartzeko aukera dute. Horretarako, sarrera bat erosi beharko dute, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, salgai jarri dituzte horiek jada.

Prezioei dagokienean, 20 eurotakoa da prezioa; bost eurotako deskontua izango dute Lasarte-Orian erroldatutako 15 eta 30 urte bitarteko pertsonek. Enpresa antolatzaileko langileek itxuraldatu edo makillatuko zombi gisa parte hartu nahi dutenentzat, 10 eta 15 eurotako prezioak finkatu dituzte. Horrekin batera, denborak aurrera egun ahala, prezioak handitu egingo direla ere eman dute jakitera.

Informazio gehiago nahi duen orok, http://survivalzombie.es/eventos/lasarte-oria ataria bisitatu dezake, bertan eskuratu ahal izango baita informazio gehigarria.