Norgehiagoka osoa atezain jokalariarekin jokatu zuen Cecilia Kebab Lasarte Ostadarrek, sailkapenean hirugarren postuan den Hirukide Eskolapioak gainditu nahian.
Tolosarrak aurretik jarri baziren ere, partiduari buelta ematea lortu zuen Ostadarrek. Hala ere, bigarren zatian Hirukide nagusitu zen eta 3-6 gailendu ziren Maialen Chourraut kiroldegian jokatutako partiduan.
Dagoeneko Gipuzkoako lehenengo mailan mantenduko direla badakite, eta urtea sendo amaitzea da Cecilia Kebab Lasarte Ostadarren helburu nagusia.
Lau jubenil selekzioarekin
Unai Anguiano, Oscar Moises Lanzas, Iker Martin eta Alex Varela jubenilak Gipuzkoako taldeak deituak izan dira..
Dudarik gabe, Ostadar Areto Futboleko jubenilen bi taldeen lan onaren ondorioz eskuratu dute deialdian sartzea. Izan ere, biak ala biak Gipuzkoako jubenil mailako ligarako kanporaketak jokatuko dituzte datorren astetik aurrera.