Eguraldi ezin hobea lagun, lasarteoriatar asko gerturatu dira Illarraltzueta hilerrira, zendutako ahaide eta lagunak gogoratzera, eta euren hilobiak lore koloretsuekin apaintzera. Autoak edota autobusa hartu dituzte hainbatek, baina bat baino gehiago animatu da oinez joatera, zapatilak eta kirol-arropa jantzita.