Zapirain Anaiak saria irabazi du Ane Labaka herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urt. 7a, 13:33
'Beranduegi' izeneko lana aurkeztuta, Zapirain Anaiak bertsopaper lehiaketa irabazi du Ane Labaka herritarrak. Haren lana izan zen borobilena epaimahaiaren iritziz; 700 euro eta oroigarria jaso zituen Labakak abenduaren 30eko sari banaketa ekitaldian.

Zapirain Anaiak lehiaketara aurkeztutako 16 bertsopaperen artean borobilena Ane Labaka herritarrarena izan dela erabaki du epaimahaiak. Beraz, 'Beranduegi' izeneko lanarekin, 700 euroko sari nagusia eta oroigarria eskuratu zituen herritarrak abenduaren 30eko sari banaketa ekitaldian.

Aitor Albistur oreretarrak irabazi zuen bigarren saria, 400 eurokoa, 'Herentzia' lanarekin. Manex Mujikak, Iker Goñik eta Itziar Etxegiak osatu zuten epaimahaia. Oreretako Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen du bertsopaper lehiaketa; XXVII. edizioa izan da aurtengoa.