Antonio Mercerotik norbere etxera, bizilagunekin elkarbanatzen den eraikinera, lekualdatzen da une batzuez erakusketako bisitaria. Horrela konprobatu ahal izan zuten astelehen arratsaldean Inge Mendioroz herritarraren Egurra erakusketara gerturatu zirenek.
Egurrezko sabaiatik datozen oihu bortitzak entzungo ditu erakusketako entzuleak. Indarkeria matxistaren lekuko izango dira, eta horren aurrean, jarrera aktibo edo pasiboa hartzeko aukera izango dute.
Ostiralera bitarte izango da aukera erakusketara gerturatu eta gaiaz hausnartzeko.
Gizarte guztiaren arazoa
Indarkeria matxista kasuak "jendarte guztiaren arazo" direla azaldu du Mendiorozek: "Arazoa ez da emakumeena soilik, ezta lau gizon gaiztorena ere, denok berdinak gara arazoaren aurrean".
Taldeen bisitak
Herritarren bisitak jasotzearekin batera, taldeak ere gerturatuko dira Egurra entzutera. Mendiorozek jakitera eman duenez, Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) ikasleek, Biyak Bat helduen egoitzako kideek eta Andoaingo bideo eskolako ikasleek bisitatuko dute erakusketa.