Zabaleta, motorrak berotzen

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 1a, 13:45

Suziriaren soinuarekin Zabaletako jaiei hasiera eman zitzaien asteartean

Suziriaren soinuarekin Zabaletako jaiei hasiera eman zitzaien asteartean. Horrekin batera, haurren gozamenerako tailer eta ekintza ugari izan dira egunero. Antzerkiak ere izan du bere tartea Kukukako taldeen eskutik. Bart helduek Intza Alkain eta Bea Egizabalen umorezko bakarrizketez gozatu zuten. Ekintza horiek guztiak motorrak berotzeko balio izan die auzotarrei. Gaur, ostirala, Teresa sorgiña dator, eta jaiak eztanda egingo du. Ekitaldiz betetako asteburua dago aurretik. Musika, dantza, herri-kirolak... denetarik izango da Zabaleta auzoko jaietan.