Zabaleta auzoa, Teresa sorginaren zain

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 26a, 11:00

Maiatzaren 29tik ekainaren 3ra Zabaleta auzoko jaiak ospatuko dituzte. Adin guztietako herritarren gustuko ekintzak izango dira Antonio Blas plazan. Ezustekoak eta berrikuntzaren bat ere badago egitarauan. Jai giro ederra izango da auzoan

Teresa sorginak ez du kalerik egingo; ekainaren 1etik 3ra Zabaleta auzoan izango da auzoko  jaiak sorgintzen. Haimaka ekitaldi izango dira auzoko Antonio Blas plazan. Antzerkia, dantza, musika, txapelketak, sorgin krosa... baina sorgina etorri bitartean, asteartetik ostegunera ere izango da ekitaldirik auzoan: haurrentzako jokoak eta jolasak, zozketa, japoniar bonbak eta gas-gas egunero.
Honez gain, ostegunean, pintxo- potea eta Bea Egizabal eta Intza Alkainen bakarrizketa umoretsuez gozatu ahalko da.

Asteburura begira, Kukukaren desfilea eta dantzak, erromeria, bertsolariak, kontzertuak, txaranga... auzoko plaza ederki girotuko dute. Kontzertuei hasiera emateko ezusteko bat izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Aurten berrikuntza modura sega proba egingo da. Julen Gabirondok eta Jon Otaegik deposito ondoan egingo dute erakustaldia igande eguerdian.

Jatorduak

Honez gain, auzotar eta herritarrek jatorduak egiteko aukera izango dute plazan bertan.

Ostiraleko afari auzotarrean bakoitzak jatekoa eraman behar duela jakitera eman dute jai batzordeko kideek.

Larunbateko afari eta igandeko bazkarirako berriz, tiketak behar dira. Jalgi, Ilargi, Trumoi, Avenida, Artizar eta Zabaletako dendan salgai daude txartelak maiatzaren 31ra arte. Helduek 15 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, berriz, 8 euro.

Egitaraua

Maiatzak 29, asteartea
18:00-20:00 Haurren jolasak. Serigrafia. (Kamiseta argia eraman) 
20:00 Gas-gas + japoniar bonbak.  

Maiatzak 30, asteazkena
18:00 Antzerkia. Kukuka Antzerki eta dantza eskola.
18:30-20:00 Haurren jolasak. Jolas kooperatiboak. 
20:00 Gas-gas + japoniar bonbak.  

Maiatzak 31, osteguna
18:00-20:00 Opari zozketa.
18:30-20:00 Pintxo pote. 
19:30 Joxe Migel Aranzadiren oroimenez XI. Eskoba txapelketa. 
20:00 Gas-gas + japoniar bonbak. 
20:15 Bea Egizabal eta Intza Alkainen bakarrizketak.

Ekainak 1, ostirala
18:00 Antzerkia. Kukuka Antzerki eta dantza eskola.
18:30 Txokolatada. 
18:45 Kalejira Teresa Sorgiñarekin.
19:00 Teresa Sorgiñari ongi etorria.  
19:05 Jaietako pregoia.
19:20 Sorgin dantza herrikoia.
19:30 Jalgune eta Gazte Kluba.
20:00 Gas-gas + japoniar bonbak. 
20:30 Afari auzotarra.
23:00 Joxerra eta Eusebioren solasaldi musikala.
23:30 Gaitzerdi erromeria.

Ekainak 2, larunbata
09:00 Diana.
11:00 5. Sorgin krosa. 
12:00 Kukukaren desfilea.
15:30 Joxe Migel Aranzadiren oroimenez XI. Mus txapelketa. 
17:30-20:00 Zinta karrera eta umeentzako herri-kirolak. Porrotxek girotuko du arratsaldea kantu eta dantzekin.
20:00 Gas-gas + japoniar bonbak. 
20:05 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Unai Agirre eta Unai Muñoa. Gai-jartzaile: Uxue Loinaz.
21:00 Afari herrikoia.
23:30 Akelarre dantza.
00:00 Kontzertuak: The Lobster rock taldea, Joxpa Erromeria eta DJ Terexa.

Ekainak 3, igandea
09:00 Diana.
11:00 Kukuka dantza: euskal dantza eta sorkuntza.
11:00 Patata tortila txapelketa.
12:00 Oaintxe in deu txaranga.
12:15 Segalariak: Julen Gabirondo eta Jon Otaegi.
13:15 Proba mista nagusia. 
14:30 Bazkari herrikoia.
17:30 Xumela abesbatzaren kantu festa
18:00-20:00 Errebal taldea.
18:30 Toka txapelketa.
20:30 Azken traka Teresa sorgiñari agurra.