Yoga familian jarduera berezia, kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 13a, 13:00
Lasarte-Oriako Udalak herriko neska-mutilentzat kirol sustapen jarduerak antolatzen ari da urtean zehar. Hilabete honetan, otsailaren 24ean, Yoga familian saio berezia dago.

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Yogan hasteko saio berezia antolatu du 2006 eta 2009 urteen bitartean jaiotako neska-mutilentzat eta haien gurasoentzat. Izan ere, gurasoetako batek lagunduta egin behar da ekintza. Saioa otsailaren 24an da, arratsaldeko 16:30ean, Maialen Chourraut kiroldegian. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

Interesa duten herritarrek, Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute izena otsailaren 21a baino lehen. Udalak  jakitera eman duenez, plaza kopurua mugatua da eta izen-emate zerrenda errespetatuko da.