XXIII. Jaiotzen Lehiaketa aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 23a, 16:30

Danok Kide elkarteak urtero antolatzen duen Jaiotzen Lehiaketa martxan da, eguberrietarako hilabete falta denean.

Oinarriak

Neurriz 80x60 zentimetrokoak izango dira gehienez eta egitura eta piezak ezingo dira hondo sendokoak izan. Taldeka edota banaka lehiatu ahalko da.

Gutun-azal batean parte-hartzaileen datuak zehaztu beharko dira. Lanak Danok Kide elkartean entregatu beharko dira abenduaren 18an eta 19an.

Saridunak

Lan guztiak San Pedro elizan ikusi ahal izango dira, eta irabazleak Muebles Azpeitia dendan.

Sariak 40 eta 120 euro artekoak izango dira. Adinaren araberako lau kategoriatan parte hartu ahal izango da. Sari banaketa abenduaren 27an egingo da, eguerdiko 12:00etan.