XX. Euskal Krosa igandean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 17a, 10:39
Eneko Castro atletaren omenezko XX. Euskal Krosa egingo da igande honetan, Lasarte-Oriako Atsobakar parke inguruan. Landaberri Ikastolak urtero antolatzen duen kros hau, goizeko 11:00etan izango da eta amaieran sari eta dominak banatuko ditu Landaberriko Guraso Elkarteak.