Zero Sette akordeoi orkestrak larunbatean egingo du XIV. Akordeoi Jaialdia. Beste urte batez, munduko akordeoilarik onenak bilduko dira Manuel Lekuona kultur etxera, Zero Sette Orkestrak eta udaleko Kultura sailak gonbidatuta. Horrela, musika zaleek akordeoien hiru sistema desberdinez gozatu ahalko dute: bandoneonaz, trikitixaz eta akordeoiaz.
Nazioarteko zein etxeko izen handiko artistak etorriko dira Lasarte-Oriara. Uruguaiko Enrique Telleriak bandeona joko du. Kepa Junkerak, Sorginak taldeak lagunduta, berriz, trikitixa entzunaraziko du. Eta, azkenik, Alain Musichini eta Jazz Quartetek joko du.
Larunbatean, 19:00etan hasiko da emanaldia. Kalitate horren handiko kontzertua izateko, prezio oso baxura jarri dituzte sarrerak. Helduek hiru euro ordaindu beharko dute Manuel Lekuonara sartzeko. 16 urte arte doan sartu ahal izango dira.