Seigarren urtez, lore eta landareen azoka antolatu dute Behemendi elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak, elkarlanean. Hamarretan zabalduko ditu larunbateko azokak ateak, eta 14:00ak bitarte produktuak erosi zein ikusteko aukera izango dute bezeroek. Hamabost postuk hartuko dute parte aurtengo edizioan, eta horien artean, Lasarte-Oriako bat ere izango da.
Lore eta landare naturalak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek, baita medikuntza naturaleko artisau produktuak, edota kosmetikako zenbait produktu ere.
Haurrentzako tailerrak
Etxeko txikiek ere azokaz gozatzeko aukera izango dute. Bi tailerretan parte hartu ahal izango dute; prentsatutako loreena eta umeentzako landatzea. Zurezko jolasak ere izango dituzte plazan.