Lasarte-Oriako hemeretzi bikotek jaso dute aitortza gaur, ezkondu zirenetik 50 urte betetzeagatik. Hori izan da Nagusien Asteko azken eguneko ekintza nagusia. Biyak Bat adinekoen egoitzan egin dute ekitaldia. Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo Gizarte zinegotziak banatu dituzte oroigarriak.
Hori baino lehen, Brigitarren komentuan elkartu dira hainbat, meza nagusian. Eta, urrezko ezteien ekitaldia eta gero, Abend garagardotegian elkartu dira bazkari legea egiteko. Arratsaldea dantzan pasa dute.