Urrezko ezteiak ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 21a, 18:33
Palomo Linares elkartean 50 urte bete ditu aurten. Merezi bezala ospatzeko, bazkideek bazkari-legea egin dute egoitzan bertan. Hori baino lehen, zendutako bazkideak izan dituzte gogoan, 12:00etako mezan.

50 urte ez dira egunero betetzen. Gogotik ospatu beharreko urtemuga da urrezko ezteiena, eta hala egin dute Palomo Linares elkarteko bazkideek gaurko egunean. Urtero legez, Zumaburu auzoko egoitzan elkartu dira bazkideak, bapo bazkaltzeko. Hainbat udal ordezkari ere joan dira, Jesus Zaballos alkatea buru zutela.

Hori baino lehen, aurten zendu diren bazkideak gogoratu dituzte mezan, eguerdiko hamabietan. Bazkideez gain, aipatu behar da elkartearen izena daraman toreatzaile Palomo Linares ere duela hilabete hil zela, Madrilen. 69 urte zituen.