Udan euskarazko azterketak prestatzeko aukera Udal euskaltegian

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 27a, 11:42

Udal Euskaltegiak 1., 2. eta 3. mailako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoa antolatu du uztailerako eta matrikulazioa ekainaren 1ean irekiko du.

Ikastaroa uztailaren 1etik 28ra eskainiko da eta klaseak goizez izango dira, 9:30etik 12:30era.

Azterketa prestatu nahiez gero, 97,20€ ordaindu behar dira. Hala ere, diru laguntzak badaude, baldintza batzuk betez gero.

Matrikula epea ekainaren 1etik 15era izango da eta euskaltegiko bulegoan egingo da, 08:30etik 19:00etara.

Informazio gehiago eskuratu nahiez gero, 943 36 16 21 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@lasarte-oria.eus helbide elektronikora mezu bat bidali behar da.