Udalak antolatutako Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan. Txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara). 3 ordukoaren prezioa 100 eurokoa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 135 eurokoa. HH3 urteko haurretatik hasi eta LH6. mailaraino egin duten gaztetxoak eman ahal dute izena.
450 plaza eskainiko dira printzipioz, eta izena emandako hurrenkera izango da plazak esleitzeko irizpidea. Lasarte-Orian erroldatuak dauden haurrek izango dute lehentasuna.
Gizarte Larrialditako Laguntzak jasotzen dituzten herritarrek, gainerako udal zerbitzuetan dituzten hobari berak izango dituzte. Udako Txokoetan seme-alaba bat baino gehiago matrikulatzen den kasuan ere hobariak daude.
Ekainaren 15an amaituko da izena ematea. Matrikula-orria http://sport-madness.com/udakotxokoak/orrialdean edo zuzenean egin ahal izango da. Matrikula zuzenean egiteko, Mercero guneko beheko solairuan dago bulegoa. Ordutegia 11:00etatik 13:00etara edo 17:00etatik 19:00etara da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Mercero Guneko bulegora zuzendu ahal izango da, udaleko Euskara Zerbitzura edo 659 984 128 telefono zenbakira deitu daiteke.