Udalaren inkestak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abe. 15a, 10:57
Bando bat igorri du Lasarte-Oriako Udalak, herritarrei jakinarazteko inkesta batzuk ari dela burutzen, aztertzeko herritarren merkataritza ohiturak zeintzuk diren.

Herritarren iritziak jasotzeko, Siadeco enpresaren bitartez ari da Udala inkestak egiten. Enpresa horretako inkestatzaileak etxez etxe ari dira galderak egiten lasarteoriatarrei.

Abendu bukaerara arte
Udalak igorritako bandoan jakinarazi du inkesta horiek “gutxienez” abendu bukaerara arte egingo dituela Siadeco enpresak, etxez etxe bisitak eginez.
Udalak “zintzotasuna” eskatu die herritarrei: “Lasarteoriatarrei eskatzen diegu modu zintzo batean erantzuteko inkestatzaileek egindako galderei”. 
“Orain egiten ari garen inkesta hauen erantzunak gure herriko komertzioa indartzeko oinarri bat izango dira; etorkizunean sektore hori indartzeko egingo ditugun ekintzak presta-tzeko kontutan hartuko ditugu”, jakinarazi du Udalak. 
Inkestena ez da herriko komertzioa bultzatzeko Udalak egin duen ekimen bakarra. Tratu on bat markaren barnean 2015eko egutegia martxan da eta baita webgune propioa ere.