Guztion Lasarte-Oria programako mural irabazle, zein Udalaren ekimenez berritu diren hainbat txokoen irudiak dira protagonistak 2018 urteko egutegian.
“Herritarrei Guztion Lasarte-Oria lehiaketan egindako muralak ezagutzera eman nahi diegu, baita Udalak Toquero edo Eva artistekin elkarlanean eraberritu dituen hainbat eremu ere ,” aipatu du alkateak.
Guztion Lasarte-Oria lehiaketako muralak gure kaleetako 5 puntu beltzetan daude eginak. “Herritarrak berriro ere gune hauetatik igarotzea nahiko genuke eta puntu beltz izateari uztea,” adierazi du.
Udalak sustatutako irudiek, berriz, Lasarte-Oriako historia gogora ekartzen dute: Lasarteko automobil-zirkuitua, Plazaolako Tren txikia, TSST tranbia-konpainia, Brunet hari lantegia eta bertako langileak, Oriako musika-banda eta Sorgin-dantza.
Isaac Farré Ricok atera ditu egutegiko argazkiak eta Typo 90 enpresak egin ditu diseinua eta inprimatzea. Alkatea oso eskertua agertu da agerraldian argazkilariak egindako lanarengatik eta egutegia egiteko argazkiak uzteagatik.
Honez gain, egutegiaren kontrazalean Lasarte-Oriako mapan muralen kokaleku zehatza dago, herritarrei non dauden jakin arazteko.