Udalak Alboka lagunduko du

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 3a, 11:30
Alboka abesbatzak eta Lasarte-Oriako Udalak hiru urterako hitzarmena sinatu dute

Alboka abesbatzak eta Lasarte-Oriako Udalak hiru urterako hitzarmena sinatu dute, eta, honenbestez, 3.750 euro inguru jasoko ditu urtean 2017, 2018 eta 2019 urteetan.

Diru horrekin abesbatzak gastu orokorren zati bat ordaindu ahalko du. Trukean, Alboka konprometitu da urtean zehar hainbat kontzertu ematen, besteak beste, jaietan eta Eguberrietan, meza batzuetan kantatzen, eta Olentzeron eta Korrikan parte hartzea.