Udalak 18.038 euro eman ditu hamaika negozio berri sortzeko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 23a, 10:30
Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 18.038 eurokoa. Merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko laguntza ekonomikoa izan da

Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 18.038 eurokoa. Merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko laguntza ekonomikoa izan da, eta hamaika establezimendu izango dira  onuradunak.

Laguntzen helburua da Lasarte-Oriako hirugarren sektorea indartzea, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzen laguntzea.
2017ko urtarrilaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek izan dute dirulaguntza eskatzeko aukera, baina oinarrietan ezarritako zenabit baldintza betetzea ezinbesteko izan da.