Txuri Urdinera irteera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ots. 2a, 17:00
Gazte Klubeko lagunek Gazteburu berezia dute otsailaren 20ean, Txuri Urdin izotz jauregira irteera.

Arratsaldeko 16:00etan aterako dira Biyak Bat erretiratuen autobus geltokitik eta buelta 19:30ean izango da.

Gazteek merienda, galtzerdi potoloak eta kaskoa eraman behar dute. Irteeraren prezioa 17 eurotakoa da; Ttakuneko bazkideek, berriz, 14 euro ordaindu behar dituzte.

Izena ematea Ttakun kultur elkartean edo telefonoz, 943 37 14 48 zenbakian egin daiteke, baita aisia@ttakun.eus posta elektronikoan ere. Epea otsailaren 18an amaituko da. Plazak mugatuak dira.