Txindokik irabazi du Mossoren oroimenezkoa

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 4a, 15:27
XXIX. Mossoren oroimenezkoan Txindokik irabazi du 3-1eko emaitza lortuta Trumoiren aurka. 15 minutuko bi zatiko partiduak jokatuko dituzte taldeek atzotik final handira zein iritsiko erabakitzeko.

Partida borrokatua izan da finala. Trumoi aurreratu da markagailuan lehenengo zatian, Asier Sanchezen golarekin. Bigarren zatian berriz Txindokik gogor borrokatu du eta Joseba Mugak sartu du berdinketako gola. Jokin Manriquek aurreratu du Txindoki jarraian eta partidaren amaierarako minutu eskas falta zela, Javi Gomezek sartu du Txindokirentzat hirugarrena. Horrela izanda, 3-1eko emaitza markagailuak amaiera eman zaio Mosso memorialaren 29. edizioari.

Atzotik partidak

Insausti eta Ilargi tabernek ireki zuten Michelingo partiden zerrenda, honetan Ilargi aurreratuz 2-4 emaitzarekin.  Kiroldegian berriz, Viña del Mar tabernak Trumoiren aurka neurtu zituen indarrak eta Viñak irabazi zuen 4-1. Horrez gain, beste bi norgehiagoka jokatu ziren kiroldegian, Buenetxea eta Indaux-en artekoa 4-2ko emaitzarekin amaitu zena eta Txindoki eta Urdanetaren artekoa, 4-2ko garaipena emanaz gaurko irabazleei.

Michelinen berriz, areto futboleko txapelketaren irabazle El Punto tabernak Txoko izan zuen aurrez aurre. El Puntok erraz irabazi zuen 5-1eko emaitza lortuz.

Hamar taldek hartu dute parte aurtengo edizioan. Hori dela eta, kaleratuak izango ziren bost taldeetatik bat aritu da final-laurdenetan zozketa bidez erabakita.

Hiru partidu jokatu dituzte guztira bi Michelinen (9:10ean eta 9:50ean) eta udal kiroldegian bestea, 9:10ean. Horrela, Trumoi-Ilargiren artekoa Trumoik irabazi du 2-1; El Punto eta Viñaren artekoan, Viñarentzat garaipena izan da 1-3.

Kanporatuak izan diren hiru taldeetako bat sailkatuko da finalerdietarako, zozketa bidez. Horrela jokatu dira, Trumoi-Viña eta Txindoki-El punto. 4-3 eta 3-1eko emaitzei esker, final handian aurrez aurre izan dira Trumoi eta Txindoki.

Txindokik hartu du Izkiña tabernaren lekukoa, aurten ez jokatzea erabaki baitu iazko txapeldunak. Miren Urcola Joxean Mossoren alargunak eman die kopa irabazleei eta denek atera dute familia argazkia bukaeran.